08:30ean: mendi ibilaldia (Antzuolako mugarriak) 08:30ean: mendi ibilaldia (Arrasate-Larriño-Galarrixa-Aretxabaleta) 09:00etan: bizikletarekin bisita gidatu interaktiboa trenbide zaharrean 09:30ean: mendi ibilaldia (Intxortako ibilbide gidatua) 10:00etan: mendi ibilaldia (Dolmenen ibilbidea) 10:30ean: orientazio tailerra 11:00etatik 14:00etara: haurrendako parkea 11:30ean: Ertzak taldea 12:00etan: txotxongilo tailerra 15:30ean: bisita gidatua Arrikrutzen 16:00etan: sendabelarrak ezagutzeko ibilaldia eta tailerra 16:30ean: 'Pottokaren oinatzak jarraitu' bisita gidatua 18:00etan: Iñaki Mataren 'Barreras' emanaldia 20:00etan: Hezurbeltzak taldea 21:30ean: 'Akelarre foc' emanaldia 22:30ean: Neomak taldea 23:45ean: Kilima taldea
Adin txikikoak heldu batekin joan beharko dira. Izenak emateko: danonartian@elgeta.eus edo udaletxeko harreran.
Ana Sanchez Corcuera gasteiztarrak emango duen tailer honetan, txanpu solidoa egiteko teknika ikasiko da, eskuz eta kimiko toxikorik gabe. Ilea garbitzen eta babesten laguntzen duten osagaien eta landareen propietateak ezagutzeko aukera izango da, baita maskarak egiteko errezeta naturalak ere.Prezioa: 10 €. Izen-emateak: 943 71 46 88, kultura@eskoriatza.eus, WhatsApp 650 49 51 66 Hizkuntza: Saioa gazteleraz izango da.
Herriko gazteekin bilera egingo dute gazte lokala berriro ere martxan jartzeko. Zapatuan izango da, 10:30ean kultura etxean. 2001 eta 2006 urte bitartean jaitakoei zuzendutako bilera izango da.
Kuiak hustekoa, makillatzen ikasteko, mozorroak egiteko...
12:30ean: Desobedientziari buruzko mahai-ingurua. Intsumisoek, Martxanterek eta Pentsiodunen mugimenduko kideek parte hartuko dute 18:o0etan: Intsumisioa Bergaran. Desobedientziarako bide bat ikus-entzunezkoaren emanaldia 20:00etatik aurrera: Elvis Caino DJ-a
Oihan Indartek dantzatutako emanaldia, familia osoarendako. Sarrerak, bost euro. Emanaldi bikoitza: 16:30 eta 18:30.
Lizargarate Trikitizale Elkarteak antolatuta. Zazpi talde eta bikotek parte hartuko dute aurtengo jaialdian: Oñatiko musika eskolako ikasleak; Xabi Arakama, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga; Leire Etxezarreta eta Eider Garro; Ander eta Xabi Malbadi; Mirari Azkune, Miren Errasti, Aintzane Agirrebeña eta Agur Mujika; Itsaso eta Izer; Maixa, Irati eta Eneritz. Sarrerak urriaren 18an jarriko dituzte salgai.
'Oltxiak' filma. Animazio-film luzea. Sarrera da lau euro.
Maide Garmendia, Aitor Bizkarra, Jon Gurrutxaga, Urko Arregi, Garazi Navarro eta Aitor Tatiegi bertsolariak arituko dira saioan. Gai jartzailea: Beñat Ormaetxea. Sarrera: Doan.
Ozkarbi elkarteko zuzendaritzak 12 urtetik gorako elgetar gazteak gonbidatu ditu zapatuan egitekoa duten ekitaldi batera. Unai Cantabranaren kontzertua izango da, elkartean bertan, 19:30ean. Ondoren, askaria egingo dute.
Organo Erromantikoaren Nazioarteko 22. Zikloaren baita. Debalde, edukiera mugatuarekin.
'Madres paralelas' filma (Espainia, 2021). Zuzendaria: Pedro Almodovar. Iraupena: 123 minutu. Sarrera da bost euro.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.