Mankomunitateak Salbador kalean ipiniko du garbigune ibiltaria, eguaztenean, 10:00etatik 21:00etara.
Aramaioko San Martin eskolako Elkartasuna guraso elkartearen ohiko batzar orokorra. Urriaren 6an, 16:30ean lehenengo deialdia, eta 17:00etan bigarrena.
Ostean, hitzaldia, Arturo Goikoetxearekin, Nuria Goikoetxearekin eta Nuria Castrorekin.
Elgetako EH Bilduk herri batzarra deitu du urriaren 6rako, eguaztena. Espaloia kafe antzokian izango da, 19:00etan. Gai zerrenda: Plan politikoa. Gipuzkoako plangintza. Legealdiaren balorazioa eta erronkak.
Eñaut Izagirre Estibaritz, Geografoa eta glaziologoa . Udalak, Natur Eskolarekin batera, antolatutako Ibai Lagun jardunaldien barruan.
Benito Piriz, Ainhoa Lekerika eta Ander Perez artisten lanak ikusgai, gaurtik urriaren 17ra arte.
IX. Marrazki lehiaketa antolatu du liburutegiak. Gaia da: irakurtzeko txokoa. 5-16 urte arteko gaztetxoei zuzenduta. Argibide gehiago liburutegian.