Pentsioen aldeko elkarretaratzeekin jarraitzeko asmoa agertu dute Basotxoko erretiratuek, opor sasoiko geldialditxoa bukatuta. Euren aldarrikapenekin bat egitera gonbidatu dituzte herritarrak.
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea.
Ludoteka zerbitzuak irailaren 13an zabalduko ditu atea. Astelehenetik barikura 16:00etatik 19:00etara. Ikasturte osoko bonua 280 euro. Lehenengo hiruhilekoa, 120 euro. Errentaren araberako hobariak daude. Izen-ematea zabalik da udaletxean edo hemen.
Astelehenean, irailak 13, Elgetan odola emateko aukera izango dute herritarrak. Sendagile eta erizain taldea kiroldegiko gimnasioan izango da. COVID-19 pandemia dela-eta, aurrez txanda hartu beharra dago. Telefono zenbakia da 943 00 78 85.
Irailaren 26ra arte ikusgai.