Auzokok ludotekarekin elkarlanean arropa trukea ekimenerako haurrendako arropa bilduko du.Arropa kultura etxera eramateko egunak: Asteartetan 10:00 – 11:00 Ostegunetan 18:30 – 19:00
Adingabeak eta osasun krisia hitzaldia eskainiko du Raquel Amigo psikologoak ekainaren 17an, 18:00etan.
Bergarako Musika Eskolan diharduten ikasleen eskutik.
Gazteek etxebizitzak alokatu ahal izateko dirulaguntza programa jarri gura du abian. Horren berri emateko eta gazteen ekarpenak jasotzeko bilera egingo du. Izena aurretik eman behar da edukiera bermatzeko, hemen.
Hitzaldia: Osasuna eta elektromagnetismoa 5 G. Atzerapena eskatzeko arrazoiak Hizlaria: Asier Arregi, Nekazal injeniari eta Geobiologoa Edukiera mugatua. Izena emateko: 619 42 74 71 (Elbi)
Emakume sortzaileen lanen bilduma, hilaren 22ra arte.
Lesbosen errefuxiatu egoeran bizi den Yousef Alshewaili argazkilari irakiarraren erretratuak ikusgai, hilaren 19ra arte.
Lorenzo Askasibar eskultore elgetarraren ibilbidearen gaineko atzera begirakoa. Erakusketa egongo da zabalik Aroztegi aretoan, eta inaugurazio ekitaldia egingo dute 18:00etan. Ekitaldirako gonbidapena beharko da.
Yaakar elkarte aretxabaletarrak Senegalgo Mbam eskualdean garatzen diharduen proiektuaren berri emango du panelen bidez.