Astelehenetik eguenera. Azkeneko eguna AZAROAK 19.KULTUR ETXEAN 9:00 – 13:00LIBURUTEGIAN 16:30 – 20:00
Miren Basaras mikrobiologoak egingo du berba Goienagusiren ikasturtearen baitan.
Egunean bertan erabakiko dute nora joango diren.
Izan bidea ekimenaren baitan Arrasateko Sarek hitzaldia antolatu du: 30 urte asko da, aski da! Bizi arteko zigorrik ez. Txema Matanzas abokatu santurtziarrak eskainiko du.
Berdintasun Sailak eta Setem Hego Haizea GKEak elkarlanean Irantzu Varela feminista gonbidatu dute No hay matriarcado ni en el supermercado bakarrizketa saioa eskaintzeko. Debalde izan arren izena aldez aurretik eman behar da edukiera zaintzeko; azken eguna azaroaren 16a da eta berdintasuna@aretxabaleta.eus idatzi edo Arkupera jo daiteke.
Ella Maillarten El camino cruel liburuaren gaineko saioa, Juan Ibarrondoren gidaritzapean. Gazteleraz.
Ostean, Lander Garro zuzendariarekin solasaldia.
Artgazki taldeko hogei argazkilarik egindako lanak. Bakoitzak launa argazki ipini ditu ikusgai, hilaren 28ra arte. Astelehenetik zapatura arte, 17:30etik 20:30era arte.
Gurutze Mujika pintorearen erakusketa ikusgai. Astelehenetik ostiralera 11:ooetatik 13:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Zapatuetan berriz, 11:00etatik 13:00etara.