EH Bilduk ekitaldia egingo du Olaso dorrean, hauteskunde kanpainaren barnean. Arnaldo Otegi izango da hizlaria.
Zirkuaren bueltako hainbat diziplina lantzen dituen Rojo Telon konpainiak Kabaret ikuskizuna eskainiko du.
Uztailaren 8an, 19:00etatik aurrera, EHUko irakasle Iñigo Urrutia izango da hizlari Irala kalean. Harekin batera, Ondarruko alkate ohi Unai Urruzuno izango da hizlari. Uztailaren 10ean, herriko sei musikarik eta lau bertsolarik Irala girotuko dute. Musika eta bertsoak izango dira eta nahi duen orok abesteko aukera ere izango du.
Estitxu Pinatxo eta Mikel Santxezen proiektua da 'Dama Beltzak'. Musikaren bitartez iraultza eta borroka egin zuten dama beltz batzuei errekonozimendu xumea egitea dute helburu. Mugimendu musikaleko eta sozialeko , Ella Fitzgerald, Nina Simone, Roberta Flack, Etta James eta Aretha Franklin dituzte gogoan. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.
2020ko Udazabalen egitarauak hainbat ekitaldi eta ikuskizun ekarriko ditu Arrasatera. Hilaren 3an hasi eta 30era arte luzatuko da eskaintza.
Maixol Iparragirre uztailaren 8 eta 9an epaituko dute lehen aldiz Auzitegi Nazionalean, 1995eko auzi batengatik. Hori horrela, epaiketaren aurka agertuz, Maixol askatu ekimenak eta Sarek deituta, uztailaren 8an eta 9an mobilizazioak deitu dituzte Eskoriatzan. Bi egunetan, 20:00etan izango dira elkarretaratzeak, Fernando Eskoriatza plazan.
Bergarako udako kultura eskaintzaren baitan, Turistreatzen izeneko kale antzerkiaz gozatzeko aukera egongo da, uztailaren 8an, 20:00etan, San Martin plazan.