30 urte dira Irunberriko gertaerak izan zirenetik eta Egiari Zor Fundazioak oroimen ekitaldia antolatu du gaurko. San Martingo zuhaiztian izango da.
Bakarlari bi etorriko dira gaur zuzenean jotzea: Amorante eta Trigger. Doan da.
Bergarako udako kultura eskaintzaren lehen emanaldia izango da Arragoa talde bergararrak eskainiko duena. Kontzertua Bergarako Errekalde parkean izango da, 20:00etan. Euria egiten badu, Seminarixoko karpan izango da.
'Uraren doinuak' izenburua duen emanaldia egingo dute Ganbara eta Hots abesbatzek gaur Lazarragako lorategian. ESKU-LTU-RA Kultura eskura programaren barruan. Doan da baina aforoa mugatua izango denez txartelak hartu beharko dira aurrez udal webgunean edo Txokolateixan.