Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioak antolatzen dituen Landaola Sarien III. Edizioa egingo dute Aretxabaletako Otalora jauregian (ordua zehazteke).
Beskoitzeko ikastolaren aldeko krosak Aranzadi ikastolak antolatuta: 11:00 | DBHko ikasleen krosa . 16:30 | HH eta LHko ikasleen krosa. 17:00etan Seminarioko patioan: musika, elkartasun-kutxa, aurpegi-margoketa, jolas dinamikoak, pintxoak meriendatzeko...
Beskoitzeko ikastolaren aldeko krosa Txantxiku ikastolak antolatuta. 11:00 | HHko ikasleen krosa. 12:30 | BHko ikasleen krosa. 15:00 | LHko ikasleen krosa. 17:00etatik aurrera, herriko plazan: txosna jan-edanarekin, marrazki-margoketa, aurpegi-margoketa, globoflexia... 18:00 | Herri-krosa plazatik abiatuta.
Aresko Saski Eskolaren izenean, martxoaren 8an Eskoriatzatik Aretxabaletara antolatuko den martxaren gaineko aurkezpena egingo da, Ibarraundi museoan.
Jaione Fernandez de Jauregi eskoriatzarrak idatzi duen Al timón de mi barco liburuaren aurkezpena egingo du. Bertan, bi testuren errezitaldia eskainiko du, besteak beste.
Joko aretoen aurkako herri plataformaren azken bilera irekia deitu dute. Plangintza egin eta dinamikak zehazteko asmoa dute.
Egitaraua: 19:00, Etxafuego jaurtiketa jaiak hasteko. 19:30, Gesalibarko toka txapelketa. 21:00, Bertso afaria: Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano eta Xabi Igoa. Auzoko argazki zaharren erakusketa egongo da Jentil-ola elkartean jaiek iraun bitartean.
Artixa kultur elkarteak antolatuta, 'Erdi Aroko Ahaide Nagusiak. Gaiaren beste ikuspegi bat' hitzaldia egingo du Jabier Elortzak
2015ean Mungian sortutako rock taldea da Lukiek. Nize, berriz, 2017an Andrea, Intza eta Nikok osatzen duten talde bilbotarra da. Sarrera: bost euro soldatadunek eta hiru euro soldata gabeek.
'Jojo Rabbit' filma (AEB, 2019). Zuzendaria: Taika Waititi. Sarrera da bost euro
Odolkiak Ordainetan eta Unidad Alavesa taldeek indarrak batu dituzte eta Kartzela Zaharreko taula gainean arituko dira. Sarrerak agortuta daude.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.
Arrasate Atletiko Taldearen argazki erakusketa ikusgai egongo da urtarrilaren 31tik otsailaren 16ra bitartean, Kulturateko klaustroan. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da: astelehenetik larunbatera bitartean, 17:30etik 20:30era bitartean.
Euskal Herriko historiaren gakoak eskaintzen dituen erakusketa: lurraldetasuna, oinarrizko datak, pertsonaiak, gertaera garrantzitsuak, e.a. Nabarraldek mendeetako euskal historia laburtu du, azken mila edo mila eta bostehun urteetan nafar Estatuaren inguruan aritu baita; funtsezko elementuak aurkeztea da helburua, erakusketa argiaz, esanguratsuaz, eta batik bat, pedagogikoaz. Erakusketa Otsailaren 2tik 16ra egongo da ikusgai Bergarako Udaletxeko pleno aretoan.
Jabetze Eskola egitasmoaren baitan antolatutako ikastaro hau, otsailaren 3tik martxoaren 9ra izango da, astelehenetan, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Antzinako teknika hau erabiliko dugu sormena lantzeko. Guztiok sortzaileak gara egunero, sormenak askatasunaren usaina du. Sentitzen dugun hori bideratzeko, xilografia landuko dugu. Ez dugu zertan jakin marrazten, bidaia egiteko irrika soilik. Gure eskuek marraztuko dute linoleoan unean sentitzen duguna, eta paperean azalduko da isla, une horretako arnasa. Ezezagunak diren emakume sortzaile guztien omenez. Gu ere hemen gaude: gure ahotsa, nahia, gure eskuetan daude. Irribarrez, bidaiatzen.
Txotxongiloen munduan aditua den Corrado Masaccik Igelen itxuraldaketa erakusketa aurkeztuko die ikastetxeetako neska-mutikoei. Erakusketa, gainera, hilabete guztiane egongo da Arkupen. Hona hemen ordutegia: astelehenetik egubakoitzera: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00; zapatuetan: 11:00-13:00 (domeka eta jai egunetan itxita).
Kzgunean, 9:00etatik 11:00etara, eta otsailaren 17ra bitartean Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet edo smarphone bat erabiltzen ikasteko saioak. Izenematea udaletxean. Doan.
Otsailaren 7tik martxoaren 1era bitartean ikusgai egongo da Bergarako Aroztegi aretoan, Iskander Barrenaren argazki erakusketa. Ordutegia honakoa izango da: asteartetik ostiralera bitartean 18:00etatik 20:30era, larunbatean goizez eta arratsaldez egongo da ikusgai eta igande eta jai egunetan, 12:00etatik 14:00etara.