09:30etatik 11:00etara herriko plazan elkartuko dira grebarekin bat egin gura duten herritarrek sindikalistei harrera egiteko, gosari kolektiboa egiteko, eta aldarrikapenak zabaltzeko ekimenak egiteko.
10:00: Gosaria plazan. 11:00. Kalejira herrian zehar. 12:00: Elkarretaratzea plazan. 15:45. Dokumentala Torresoroan: La revolucion de los pinguinos. 18:00: Manifestazioa plazan hasita.
Sasoibideren irteera honetan, Urkulura egingo dute irteera. Beti bezala, hitzordua 10:00etan da, Biterin.
Aretxabaletako Greba Batzordeak honako ekitaldiak antolatu ditu urtarrilaren 30eko greba deialdiarekin bat egiteko: 10:30, bizikleta bira herriko kaleetan. 12:00, ekitaldia Herriko Plazan. 16:30, elkarretaratzea plazan Arrasateko manifestaziora joateko.
Aurreko urteetako mozorroak dituztenek, batez ere etxean egindakoak edo mozorrotzeko erabili daitezkeen arropak, zapiak, osagarriak edo bestelako tresnak dituztenek, honako leku hauetan eta ordutegietan utzi ahal izango dituzte beste batzuek erabili ditzaten: urtarrilaren 20tik 24ra, 09:00etatik 17:00etara, kultura etxean; edo Bibliotekan, 17:00etatik 20:00etara bitartean. Eramandako gauzak dohaintzan izango dira; hau da, ez dute ezer jasoko trukean, eta jasotako materiala kultur etxean jarriko da salgai, prezio sinbolikoan, urtarrilaren 30ean eta 31n, 17:00etatik 19:00etara bitartean.
Hauxe Oñatiko greba batzordeak antolatu duena: 11:00etan, kalejira girotua Olakuaik erdigunera 12:00etan, elkarretaratzea plazan 18:00etan, manifestazioa herriko plazatik abiatuta, aldarrikapen geldialdiekin Mobilizazioetan zaintza zerbitzua egongo da gaztelekuan
Gaurko deituta dagoen grebaren harira egingo den manifestazioa
Gaurko deituta dagoen grebaren harira egingo den manifestazioa. 18:00etan zutabeak auzoetatik, 18:30etan frontoian elkartzeko.
Gaurko deituta dagoen grebaren harira egingo den manifestazioa, plazan.
18:00etan, kontzentrazioa egingo da Fernando Eskoriatza plazan, eta, baldintzak onak badira, herria zeharkatzeko asmoa dago, lan-pentsio-bizitza duina eskatzeko modu zaratatsuan.
'La vida invisible de Eurídice Gusmao' filma, zineklubean. Zuzendaria: Karim Aïnouz Brasil (2019). Sarrera da bost euro. OHARRA: Greba orokorragatik, bertan behera gelditu da gaurko zineklub emanaldia. Filma hau martxoaren 12an botako dute)
Bakardadearen gaineko erakusketa zabalduko dute Aroztegi aretoan eta otsailaren 2a arte egongo da. Matia Fundazioaren Matiazaleak ekimenak sortua da eta erakusgai dauden argazkiak gai horren bueltan antolatutako lehiaketara aurkeztutakoak dira. Gizartean hain zabalduta dagoen bakardadeari buruzko hausnarketa eragin gura du erakusketak. Horregatik hain zuzen, eskuragai daude bakardadearekin lotuta idazteko postalak eta postontzia Aroztegin.
Hamasei urtetan Inkernu tabernatik pasa diren kontzertuen kartelen bilduma osatu du Atxorrotx Kultura Elkarteak. (120 kartel) Horrekin batera, Errekan Gora egitasmoko zenbait kartel ere batu dituzte, eta, guztiak asteburuan jarriko dituzte Inkernun ikusgai.