Maala guraso elkarteak antolatuta Arimen Gaua ospatzeko kalabazak husteko tailerra, eskolako ganbaran.
Idazteko zaletasuna izaki, idazketa lantegian parte hartzeko izena eman dutenen bigarren saioa. Dinamizatzailea: Joxe Mari Iturralde (Lantegian izena eman gura duenak liburutegian egin dezake)
Memoria lekuak ezagutzera emateko egiten dabilen lanaren barruan, 'Arantzazu, herriz harri' dokumentala egin du Nabarraldek eta gaur aurkeztu dute.
Asteartetako zinema emanaldien baitan, El cuento de las comadrejas filma izango da ikusgai Amaia Antzokian.
Pintore arrasatearrak Aramaion margotutako lanen erakusketa. Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:00etatik 20:00etara; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.
Urtero bezala SOS AFRIKA kanpainarekin bat egiteko deia luzatu dute. Arropak eta zapatak jasotzeko ekimena da. Materiala jasotzeko epea: urriak 30. Bilketa eskola sarreran egongo da.