Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Dagoeneko zabalik dago Olentzero eta Mari Domingiren txokoa, abenduaren 24ra arte. Ordutegia: 17:00etatik 20:00etara.
Umeek heriotza zelan bizi duten argitu, aholkuak eman gurasoei eta material lagungarriaren berri emango du Eider Otxoa dolu-lagunak. Kuku Miku elkarteak antolatutako saioa da eta edonori dago zabalik.
Colette filma. Gaur ikuslearen eguna da. Sarrera: lau euro
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus