Gorputza mugimenduan jarri eta aktibo egotea gero eta gehiago baloratzen da, baita gazteen artean ere. Nerabeen entrenamendu ohiturak aldatu egin dira eta gimnasioetan gero eta gehiago dabiltza; badira, baina, kontuan izan behar dituzten argibide batzuk eta horien berri emango dute gaurko atalean. Mendi lasterketen gainean ere jardungo dute, bereziki oinak nola zaindu gomendio batzuk emango dituzte.
Mugimendu egokia eta jarrera zaindua ezinbestekoak dira bizitza osasuntsua izateko. Gaurko saioan ibilketa nordikoaren gaineko oinarrizko jarraibideak emango dituzte eta kirolaren inguruko praktikak ezagutarazi; izan ere, bastoiek lagunduta oinez mugitzea eraginkorragoa da eta gorputz osoa aktibatzen du. K-Stretch hamaka zer den ere erakutsiko dute, gorputza luzatu, orekan jarri eta berriro mugimendura ohitzeko sistema hain zuzen ere.
Adinean aurrera egin ahala kirolak eta ariketa fisikoak nola lagundu dezaketen jaso dute Bizi ON! saioan. Menopausia sasoian lesioak eta gaixotasunak ekiditeko argibideak eman dituzte, eta hirugarren adinekoengan ere jarri dute arreta.
Gaztetatik kirola ohitura bihurtuz gorputza eta burua modu naturalean zaintzen da. Aktibo egoteko, gainera, ez da beti beharrezkoa izaten esfortzu handia egitea; adibidez, inpaktu txikiko ariketak aukeratzea osasuna zaintzeko bide erraz eta atsegina da.
Bizi ON! saioak orekari erreparatu dio. Eguneroko erritmo azkarrak gorputza eta burua alde batera uzten du sarri; horregatik, oreka berreskuratzeko proposamenak egin dituzte. Airean oinarritutako esperientziaren berri emango dute: aeroyoga, gimnasia eta yoga uztartzen dituen diziplina.