Distantzia motzeko duatloia jokatu dute Oñatin gaur arratsaldean –9km korrika, 36km bizikletan eta 4,5km korrika–. Nesketan, Gurutze Frades faboritoak lortu du garaipena.
Korrikako lehenengo tartean Nere Arregi arrasatearra ondoan izan du; baina bizikleta hartu dutenean atzean geratu da Arregi. Hala, azkeneko korrikako tartera Estefania Gomezekin batera iritsi da Frades Oñatiko plazara; baina, korrika gehiago dela erakutsi du durangarrak. Modu horretan, gaur lehenengoz jokatu duen Oñatiko duatloia eta Euskadiko txapelketa irabazi ditu.
Emakumezkoen sailkapena
1. Frades Larralde, Gurutze 2.02.55
2. Gomez Villanueva, Estefania 2.03.14
3. Urkiola Zendoia, Aitziber 2.07.46
4. Gambra Lopez, Nerea 2.07.58
5. Arregi Sagasta, Nerea 2.08.01
Euskadiko txapelketako podiuma Frades, Urkiola eta Gambrak osatu dute.
Gizonezkoen sailkapena
Gizonezkoen kategorian Jon Unanuek eta Beñat Arnaizek lehia estua izan dute. Korrikako lehenengo tartea elkarrekin egin dute eta bizikletan ere biak batera ibili dira ia kilometro gehienetan. Arnaizek azaldu du, "ondo konpondu" direla bizikletako tartean. Korrikako azkeneko tartera elkarrekin iritsi dira, eta Arnaizek irten du lehenengo korrika; baina, Unanue samur nagusitu zaio aretxabaletarrari. Gainera, Adrien Latesterek ere aurre hartu dio azkeneko tartean.
1. Unanue Aierza, Jon 1.46.15
2. Adrien, Latestere 1.46.39
3. Arnaiz Uribarren, Beñat 1.46.47
22. Arkauz Kerejeta, Iker 01.50.58
Lehenengo oñatiarra Iker Arkauz izan da –22. postuan–.
Euskadiko txapelketa podiuma Unanuek, Arnaizek eta Pello Osorok osatu dute.