Azkeneko urteetan bezala, Azkoagan irteera eman eta ibilbidea Barajuenen egin dute ziklistek. 5,5 kilometroko ibilbidea izan dute aurrean; nagusiek eta 23 urtez azpikoek bost itzuli egin dizkiote ibilbideari. Gainerako kategoriatan itzuli gutxiago egin behar izan dituzte.
Hotz egin duen arren, eguraldia alde izan dute ziklistek. Lokatza "gutxi" zegoela adierazi du Ander Bengoa aramaioarrak, eta horrek "moteldu" egin duela lasterketa. Hala eta guztiz ere, bai ziklistak eta baita ikusleak ere gustura geratu dira Aramaioko 9. Sari Nagusiarekin.
Migel Sanzol izan da guztietan azkarrena; horregatik elite mailako saria eroan du, baina Sanzol izatez 23 urtez azpikoen mailakoa da.
Gaurko podiuma osatu dute:
Elite mailan
1. Migel Sanzol
2. Eklegson Marquez
3. Diego Latasa
23 urtez azpikoak
2. Javier Sein
3. Txaber Madenaga
Junior
1. Julen Latorre
2. Aitor Izkue
3. Xabier Murias
Kadete neskak
1. Estibaliz Sagardoi
2. Mikele Etxekolenea
3. Andrea Perez
Kadete mutilak
1. Jokin Murgialdai
2. Aritz Errea
3. Daniel Egucar
Master 40
1. Luis Maria Urizar
2. Iker Irastorza
3. Esteban Sueskun
Master 30
1. Alex Alonso
2. Iker Avellanal
3. Iker Esnal
Gaurko lasterketako sariez gain, Euskadiko Openeko maillotak jantzi dituzten lehen sailkatuek. Elite mailan, Ander Bengoak jantzi du maillota.