Besaide Mendizale Elkartekoek Artzaintzaren Bideko lehen etapa egin zuten atzo, Arantzazu eta Arlaban artean. 19,8 kilometroko ibilbidea egiteko zortzi ordu behar izan zituzten, metro erdi inguruko elurrak asko moteldu zuen-eta mendi martxa. Apirilaren 24an egingo dute bigarren irteera, Arlaban eta Urkiola artean.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.