Maila ona erakutsi dute Bergarako Shotokaneko kideek Gipuzkoako txapelketan

Josu Bilbao 2016ko mar. 14a, 09:24

Bergarako Shotokaneko kideak.

Gipuzkoako eskola mailako arte martzialetako txapelketak jokatu ziren atzo Donostian, eta  Shotokan eskolako ikasleek lan txukuna burutu zuten.

Kata modalitatean, Maialen Martin antzuolarrak lortu du urrezko domina, eta Gipuzkoako txapeldun berria da. Aitor Roosek, Nora Linazisorok eta Naia Perezek, gainera, laugarren postuak lortu dituzte.
 
Emakumezkoen Kumite modalitatean, Maialen Martinek urrezko domina eskuratu du, gainera, eta zilarra Naia Perezek lortu du.
 
Gizonezkoen Kumite modalitatean, pisu ezberdinetan, Aritz Sabalzak eta Unai Nogalesek eskuratu dituzte urrezko dominak.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak