Sei gol egin dizkio Aloñak Hondarribiari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko mar. 2a, 21:00

Bigarren zatian bost gol egin ditu Aloña Mendik; irudian, horietako bat.
Gol festa izan da gaur Azkoagainen, sei gol egin dizkio Aloña Mendik Hondarribiari. Partidu hasieran Iker Olaldek egindako golak hasieratik baldintzatu du norgehiagoka; zelai erditik ateratako falta jaurtiketa batetik zuzenean egin du gola Olaldek, Hondarribikoen atezaina ezustean harrapatuz.

Golaren osteko lehen minutuetan lehia izan da baloiaren jabetzarekin egiteko baina gutxira nagusitu dira oñatiarrak; eroso egon dira Andoni Azkargortaren mutilak eta lekua hartu ezinka, berriz, Mikel Llorenteren jokalariak. Hondarribiarrek kalitatea dute indibidualki baina talde moduan hobetzeko asko dutela erakutsi dute gaur Azkoagainen.

Kronika osoa eta Andoni Azkargorta entrenatzailearen balorazioa bihar, asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak