Ezin hobeto hasi zen lehia UDArendako: 4. minuturako 2 eta 0 ziren aurretik. Bigarren minutuan Julen Zaitegik egin zuen gola –bolada onean dago Zaitegi bera ere–: Anaitasunako defentsa baten akats bat aprobetxatu zuen aurrelari arrasatearrak area barruan 1-0ekoa egiteko. Hori gertatu eta berehala etxekoen bigarrena heldu zen: Iker Sanchezek bizkarra hartu zion hegaleko defentsari eta Anaitasunako jokalariak bultzatu egin zuen; penaltia adierazi zuen epaileak, barrura Sanchezek.
Kronika osoa eta Gorka Valle entrenatzailearen balorazioa bihar, asteleheneko Goiena paperean.