Zubikoan irabazi eta zuzenean maila igoera ematen duen sailkapeneko postu horretan berdinduta jartzeko –bizkaitarrek galdu egin baitute asteburu honetan ere–. Espero zuten bezala, korrika asko egiten duen eta puntu asko lortzen dituen taldea etorri zitzaien oraingoan Oñatira. Eta etxekoek ez zuten asmatu nola geratu. Taldearen ardatza den Asier de la Iglesia minez ibili zen astean zehar, eta defentsan hura erosoago egon zedin zonakakoa egin zuten gorriek. Eta hor egon zen partiduko gakoa: kontraerasoan jokatuz eta eskumuturra fin, dena asmatu zuten arabarrek atsedenaldira bitartean.
Hurbiltzeko aukera
Atsedenaldiko aldea ez zen, dena den, gaindiezina, eta oñatiarrek aldatu zuten defentsa ere. Hirugarrenean estutu eta 2 puntura jarri ziren, baina beste hiruko batzuekin berriz ere joan ziren bizkaitarrak.
Datorren jardunaldiko partidua oso garrantzitsua izango da, Getxoren kantxan jokatuko baitute, bi taldeak hamaikagarren garaipenaren bila.