Golak sartzeko orduan akatsak egin zituztela eta etxeko atezainak behar beste geldiketa egiterik lortu ez zuela aitortu zuen arren, partiduaren lehenengo minututik azkenengorarte gogor burrukatu zuten oñatiarrek. Horregatik, bada, Elortzarendako, zapatuko patiduaren helburua taldeak aurreko partiduetan erakutsitako jarrera ezkorrari buelta ematea zenez, helburua betetzat jo zuen.
Taldea motz samar geratu da
Lesioak eta ikasketak kanpoan egiten ari diren jokalariak dituztela-eta, azkenaldian taldea motz samar geratzen zaiela zioen Elortzak, era berean, beste batzuetan moduan, zapatukoan ere, Ixone Ibarra taldekidearen lana goraipatuz. Ereintzaren gainean galdetuta, erasoan gailendu baziren ere, defentsan ez zirela hobeak izan zioen oñatiarrak.
Datorren zapatuan, Zumaian izango dute, Elortzaren esanetan, bai ala bai irabazteko partidua.