Aretxabaletak 0-3 irabazi zion Hondarribiari

Amaia Txintxurreta Guridi 2014ko ots. 9a, 16:06

Hondarribiaren aurkako partidua oso ondo hasi zuten aretxabaletarrek, izan ere, lehenengo minutuan egin zuten lehenengo gola; Julen Zaitegi izan zen golegilea. 15. minutuan bigarren gola sartu zuen Urtzi Lopezek eta hirugarrena Aitor Perezek sartu zuen.

Hondarribiaren aurkako partidua oso ondo hasi zuten aretxabaletarrek. Lehenengo minutuan egin zuten lehenengo gola; Julen Zaitegi izan zen golegilea. 15. minutuan bigarren gola sartu zuen Urtzi Lopezek eta lehenengo zatia nahiko ondo jokatzen jarraitu zuten, nahiz eta, zati horretako azkeneko 10 minutuetan intentsitatea jaitsi.


Bigarren zatian ere fin ibili ziren. Penalti bat huts egin zuen Aitor Perezek baina gero berak sartu zuen partiduko hirugarren gola ia kanpo erditik. Eta azken hamar minutuetan jokalari bat gutxiagorekin egon ziren, Julen Arriaran kaleratu zuten, baina ez zuten sufritu. Datorren astean derbia izango dute Bergararen aurka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak