Zapatuko partidua zenbatu gabe, Bergarak azken 20 partidutan 10 berdinketa lortu ditu, eta azkenean, horrenbeste itxarotako garaipena eskuratzea lortu zuten mahoneroek zapatuan etxean.
Bergara hasi zen partidua dominatzen eta beraiek izan ziren atakean hasi zirenak eta aukera gehien izan zituztenak. Hala ere, baloia atean sartu ezinik ibili ziren.
Bigarren zatian, gola
Bigarren zatia hasi eta pare bat minututara Jokin Balzategiren gola etorri zen; Markel Ilzarbek ezkerretik erdiraketa on bat jarri zion eta erremate polit batekin buruz sartu zuen gola Balzategik. Horren ostean, estu eta larri ibili ziren mahoneroak eta esfortzua emaitza hori defendatzen jarri zuten eta ahalegin gutxiago egin zituzten bigarren golaren bila joateko.
Partidu ona jokatu zuten bergararrek momentu batzuetan sufritzea ere tokatu zitzaien arren.