Soraluce BKEkoek altuera gehiagoko jokalariak dituzte eta oso ondo jokatu zuten pibotek, gainera. Arrasateko jokalariak, berriz, oso gazteak dira eta ez ziren atzokoan, bada, hain ondo moldatu. Azkenean 12 puntuko aldeaz bergararrak gailendu ziren eta markagailuan 62-50 zegoela amaitu zen Bergarako Labegaraietan jokatutako norgehiagoka.