Lehenengo zatian Ostadarrekoak antzuolarrak baino hobeto moldatu ziren eta markagailua 0-0 iritsi zen atsedenaldira. Ostadarrekoek hainbat aukera izan zituzten baina ez zuten lortu baloia atean sartzea. Bigarren zatian, Antzuola hobeto jokatzen hasi zen eta 90. minutuan sartu zuen gola taldeko Josu Zubikaraik buruarekin errematatuta. Aurkarien gola partiduaren azken minutuan etorri zen eta berdinketarekin konformatu behar izan zuten antzuolarrek.
Azkenaldian baja askorekin dabiltza eta datorren asteburuan Aurreraren aurka jokatuko duten partiduan hiru baja izango dituzte, izan ere, Josu Zubikaraik, Jon Iturbek eta Iñaki Agirrek bosgarren txartel horia jaso zuten zapatuko partiduan.