Txantxiku Ikastola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako (0-18 urte) ikasleei giza baloreetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen dien guraso, langile eta laguntzailez osatutako herri-onurako Oñatiko hezkuntza kooperatiba da. Horretarako: -- aniztasuna kontuan hartuta eta familiarekin elkarlanean, ikasleen heziketa integrala lantzen dugu bizitzari aurre egiteko behar dituzten konpetentzia orokorrak garatuz. -- etengabeko hobekuntzan ari den eta lana ekipoan egiten duen langile-talde egonkorra dugu.