PROIEKTU PEDAGOGIKOAREN AURKEZPENA

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2017ko urt. 25a, 15:46
Zatoz gaur arratsaldeko 18:00etan Txantxiku Ikastolako Haur Hezkuntzako gunean izango den aurkezpenera.

Gaur, Txantxiku Ikastolak bertako eredu pedagogikoaren aurkezpena egingo du.  Geure izatea, jarduna, Txantxiku Ikastola bera gertutik ezagutzeko eta beharrezko duzuen informazioa eskuratzeko aukera duzue beraz gaurkoan.

Bereziki Haur Hezkuntzako proiektuaren eta dinamikaren berri emango den arren, Ikastola ereduaren, zerbitzuen eskaintza eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzaren inguruko azalpenei ere tartea eskainiko diegu. Eta 0-18 proiektu pedagogikoaren kohesioaren eta koherentziaren inguruan ere jardungo gara. 

Bertan ikusiko zaituztegulakoan jaso gure agurrik beroena. 

OHARRA: Bilerak irauten duen bitartean zaintza zerbitzua egongo da 0-8 urte bitarteko haurrentzat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak