Guztia prest KORRIKA jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2017ko api. 7a, 13:30
Ikastolako txikienak goizean hasi dira ospakizunekin. Arratsaldean Korrika Txikian parte hartuko dugu eta bihar eguerdian, nagusien Korrikan parte hartuko dugu. Aurtengoan ere 2 kilometro egingo ditugu nagusien Korrikan, bata ikasleen izenean eta bestea langileen izenean.

 

Aurtengoa urte berezia da Txantxiku Ikastolarentzat eta Korrikan ere gure 50. urteurrena modu xume batean ospatuko dugu: langileek egingo duten Kilometroan, ikastolako komunitatea osatzen duten 6 ordezkarik eramango dute lekukoa. Lehengo eta oraingo kideak elkarrekin atxintxika arituko dira 2295. kilometroan.

Aurretik ordea, 2293. kilometroan, ikastolako ikasleak arituko dira. Lehen eta bigarren hezkuntzako 4 ikaslek hartuko dute lekukoa eramateko ardura.

50. urteurrenaz gain, aurtengoan ere ezin ahaztu Kilometroak ospatuko dugula eta Kilometroak-eko antolakuntzatik ere Korrikarekin bat egiteko gonbidapena luzatzeaz gain, Lekaixoka zapiak janztera animatu gaituzte. Beraz, bihar guztiok LEKAIXOKA! euskararen alde!

GAURTIK OSPAKIZUNETAN MURGILDUTA

Baina nagusien Korrikari itxaron gabe, goizean goizetik Korrikarekin girotutako ekintzak ditugu gaurkoan Ikastolan. Txikienak plazara atera dira goizean eta beraiek margotutako petoekin lasterketaldi txikiak egin eta dantzan aritu dira ostiral goiza girotuz.

Arratsaldean Lehen Hezkuntzakoen txanda izango da. Herriko beste bi ikastetxeekin batera Korrika Txikian parte hartuko dute. Hauek ere azken asteetan pozik aritu dira gaur arratsaldean erabiliko dituzten petoak margotzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak