"CLASSROOM OBJECTS" LEHIAKETAN AIPAMEN BEREZIA

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2017ko urt. 25a, 15:42

DBH1EKO KEPA GARCIAK ERRESUMA BATUKO "CLASSROOM OBJECTS" LEHIAKETAN AIPAMEN BEREZIA

Pasa den azaroaren 14an egin ziren publikoak Erresuma Batuko Printlab webguneak antolatutako “Classroom Objects” izeneko lehiaketaren emaitzak. DBHko ikasleei zuzendutako lehiaketa horren helburua ikasgelarako baliagarriak izan daitezkeen 3D-ko (hiru dimentsioko) objektuak diseinatzea zen. Bertan DBH1eko Kepa Garciak  hartu zuen parte, geletako leihoak irekitzeko diseinatu zuen helduleku batekin.

Keparen lana ez zen geratu lehenengo hiru sailkatuen artean, baina antolatzaileek haren lanak aipamen berezia behar zuela erabaki zuten. Horrela, pasa den urtarrilaren 9an lanaren berri eman zuten euren webgunean. Hauxe da artikuluaren helbidea:

http://weareprintlab.com/blog/functional-3d-printing-in-a-spanish-school

Zorionak Kepa egindako lan bikainarengatik!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak