Urtea amaitzear gauden honetan ,nahi gabe ere, atzera begira jarri gara.Urte aldaketarekin Zaharrari agur esan eta Berriari ongi etorria eman nahi diogu. Ongi etorri berezia egin nahi diogu erronkaz gainezka iritsi zaigun azken ikasturteari ,eta horietaz gogoratzen garen bakoitzean ahaztezin bihurtzen zareten guztioi ; zuek baitzarete ezinbesteko protagonista.
Urtea hastear gauden honetan berriro helburu, erronka, eta egun berezi ugari datozkigu burura. Eta horiek sortzen dizkiguten zirrarek gorputza ere majo astintzen digute. Eta berriro zuek protagonista, etengabe elkarlanean baikabiltza bidelagun zintzoak: elkarlanean estu hartuta Urte zaharra… edo Berria izan. Eta beti zaituztegu indartsu, tinko, gure alboan. Mila esker Txantxiku Ikastolako hezkuntza komunitateko protagonista zareten guztiei.
Gure partetik besterik ez, Gabon Jai Zoriontsuak izan ditzazuela eta biharko kantu jirarako gonbitea luzatzea. Honetan ere, zuek baitzarete ezinbesteko partaideak! Zatozte, hauxe duzue biharko programa!
KALEZ KALE GABON KANTAK ABESTEN
HASIERA: 12:00etan, Ikastolako jolaslekuan. Abestera etortzeaz gain, gurasoei gonbita luzatu nahi dizuegu musika tresnaren bat jotzera etor zaitezten (txistua, akordeoia, flauta…). Entsegua egunean bertan izango da, goizeko 10:00etan, ikastolako musika gelan.
BUKAERA: 13:30ean gutxi gorabehera plazan. Ondoren, Gurasoen Kontseiluko kideen eskutik, SALDA izango da nahi duzuen guztiontzat.
IBILBIDEA: Ikastola – Bidebarrieta - Errementari plaza – Motxon kalea – Atzeko kalea – Kale Barria – Kale Zaharra – Plaza (Eguraldi txarra egingo balu, ibilbidea aldatu egingo genuke).
Kantu-paperak egunean bertan ere banatuko dira.