KIVA PROIEKTUAREN AURKEZPENA

Erabiltzailearen aurpegia Txantxiku Ikastola 2017ko urt. 20a, 14:32

Eguaztenean aurkeztu zen Santa Ana aretoan bullyingaren aurkako Txantxiku ikastolako KiVa programa. KiVa taldeko kide diren Ainhoa Guridi (progamako koordinatzailea), Jabi Agirre (Lehen Hezkuntzako irakaslea) eta Iñaki Barrena (zuzendaritzako kidea) izan ziren azalpenak ematen.
Hitzaldiak 3 atal izan zituen: lehenengoan, gai hauexek izan zituzten hizpide: bullyingaren ezaugarriak, KiVa programa, Kivaren historia, arrakasta erakusten duen programaren datuak... Bigarrenean, KiVak bere inplementazioan, garapen fasean,  erabiliko duen materiala eta jardunbide protokoloak azaldu ziren. Eta, azkenik, jazarpenari aurre egiteko bidean etxean egin daitekeenaz aritu ziren. Besteak beste, KiVak duen gurasoendako webgunea erakutsi zen. Gune interesgarri hau eta www.txantxikuikastola.eus-en eskuragarri izango duzue.

Bestalde, programari hasiera emateko, gaur KiVa Eguna ospatuko dugu. Ikasleak aretoan batuko dira eta KiVa taldeko kideen eskutik aurkezpen bat izango dute aurrena. Ondoren, ikasleen pentsamendu, asmo, arau, konpromisoak idatziko dituzte KiVaren logotipodun kartulina batean. Gaurtik aurrera guztiok jakitun izango gara Txantxiku Ikastola KiVa ikastola dela eta ez dugula jazarpenik onartzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak