Musikala izango da aurtengo Aretxabaletako merkatarien Gabonetako iragarkia

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba aza 22, 16:43 Aretxabaleta

Gabonetako giroa iritsi da Aretxabaletara, izan ere, iritsi da urteroko hitzordua: herriko merkatarien Gabonetako iragarkiaren grabaketa. Aretxarte merkatarien elkarteak herritarren parte-hartzea izan du aurten ere, eta domeka eguerdian herriko plazan elkartu dira pieza berria grabatzeko. Oraindik ez dute edukiaren berri eman nahi izan, baina aurreratu dute musikak hartuko duela protagonismoa.

Dantzan ibili dira Mizpirualdekoak egoitzako astearen azken egunean

Julen Murua Mesonero aza 21, 16:28 Bergara

Azaroaren 16an egin zituzten Mizpirualde Egoitzako Astearen lehenengo ekintzak eta gaur arte luzatu dute ospakizuna. 12:45ean Musikal Arabak girotutako bazkari berezia egin dute, eta ostean dantzan ibili dira Gau Argi taldeak girotutako saioan.

Karmele Igartua aretoa, Aretxabaleta
Olaran etxea, Antzuola
Foruen plaza, Oñati