Ixabel Agirresarobe ipuin kontalariak hainbat istorio kontatuko dizkie 4 urtetik gorako neska-mutikoei. Gonbidapenak aldez aurretik jaso behar dira liburutegian bertan.
Liburutegiaren BiblioHotz egitarauaren barruan ipuin kontaketa musikatua gazteendako zein helduendako. Agur, agur, agur ipuin kontaketa egingo dute Emakume Eskeletoak konpainiako kideek.
Neska liderrak, panpinekin jolasten diren mutilak, printzesa izan nahi ez duten neskak, gerra gorroto duten mutil bakezaleak, printze beldurtiak. Ene! Charles Perrault eta Grimm anaiek horrelakoak sartu izan balituzte haien ipuinetan… Kontalaria: Maite Franco.Adina: +4 urte.