Podcast-gela abian da Goienan

Goiatz Arana Begiristain 2025ko mar. 4a, 16:38

Goiena Komunikazio Taldeak podcast-gela jarri du martxan. Komunitateari ahotsa ematea du helburu eta, jada, hainbat entzun edo ikus-entzun daitezke –kasuan kasu– Arrasate Irratiko uhinetan, Goiena,eus atarian eta Ivox edo Spotify moduko plataforma digital ezagunenetan.

Jose Mari Velez de Mendizabalek eta Eneko Barbarenak urratu zuten bidea, Hala dio argazkiak eta Fukuyamarekin, hurrenez hurren; eta ostean etorri dira Arrasateko Gaztetxearen AGAKO Podcast, Ndank Ndank elkartearen Beste ahotsak, eta Juan Martin Elexpururen Minpeko barik, adibidez.

Ikastaroa, Oier Arantzabalekin

Eginez ikasten, bai, baina interesa duen ororentzat ikastaroa ere izango da egubakoitz honetan, hilak 7, gaian eskarmentu handia duen Ulua multimediako Oier Arantzabalen eskutik.

43.000 euroko inbertsioa

Arrasate Irratiari bigarren bizitza bat emateko bide eman du egitasmoak. Irratia ohiko moduan egiten da gaur egun ere, baina gela guztiz eraldatu da, podcast-ak ere ekoiztu ahal izateko bertan. Alde teknikotik nahiz eszenografikotik, 43.000 euroko inbertsioa egin du Goienak.

Erantzunarekin "oso pozik"

Audio nahiz bideo formatuan, askotariko iraupen eta maiztasunekin, lehenak martxan daude, beraz, eta beste batzuk sukaldean egosten ari dira uneotan; bereziki azken hilabeteak emankorrak ari dira izaten eta dinamizatzaileak oso pozik daude erantzunarekin. Ateak zabalik jarraitzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!