EH Bildu nagusitu da Debagoienean botoen %46,53 lortuta

Josu Bilbao Atxutegi 2024ko eka. 9a, 23:15

Debagoieneko herri guztietan indar bozkatuena izan da EH Bildu. EAJ bigarren indarra izan da boto asko galdu arren (botoen %24,67) eta PSOE hirugarren, botoen %16,85arekin. PPk, laugarren indarrak, gora egin du eta 1.006 boto eskuratu ditu (2019an 685 lortu zituen). Parte-hartzea %53,14koa izan da, 2019an baino 16 puntu txikiagoa (%69,48).

EH Bilduk irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak Debagoienean, 12.220 boto lortuta, (botoen %46,53 ). EH Bilduk 2019an baino 1.938 boto gutxiago jaso ditu, baina bailaran zuen nagusitasuna handitu egin du beste alderdiekin. Bigarren alderdirik bozkatuena EAJ izan da, 6.479 botorekin (botoen %24,67). EAJk 2019an baino 5.426 boto gutxiago eskuratu ditu. Hirugarrena PSOE  izan da 4.425 botorekin (botoen %16,85).

PP laugarren indar bozkatuena izan da Debagoienean, eta popularrek 2019an baino 321 boto gehiago lortu dituzte bailaran.

Sumarrek botoen %2,67 lortu du eta Podemosek botoen %2,42. VOXek 243 boto jaso ditu Debagoienean (%0,93) eta Se acabo la fiesta alderdiak 119 boto lortu ditu (%0,45).

Herriz herriko datuak: Arrasate, Bergara, Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza, Antzuola, Elgeta, Aramaio eta Leintz Gatzaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak