Arrasateko Herri Eskolako ikasle eta irakasle guztiak ibilgailu motordunak alde batera utzi eta eskolara oinez joatera animatu dituzte, gaur hasi eta hilaren 22ra bitartean. Arrasate, ordea, ez da izango bailaran mugikortasun astearekin lotuta ekimenak izango dituen herri bakarra. Eskoriatzan esaterako, bizikleta eta patin ginkanak egingo dituzte.