Dena aldatu, sistema arrakalatu lelopean kalera aterako da gaur, martxoaren 8a, Euskal Herriko mugimendu feminista. Emakumeen Nazioarteko Eguneko mobilizazioak "inoiz baino beharrezkoago" direla iritzita, sistemari arrakalak sortzeko konpromisoa hartu du mugimendu feministak: "Osasun prebentziorako neurriek zein mugikortasun mugek ohikoak ditugun mobilizazio erak zailtzen dizkigute, baina kaleak salaketarako espazio izateko modua bilatuko dugu. Dagokigun arduraz jokatuta, kaleak eta plazak hartzera animatzen ditugu emakumeak, trans eta bollerak".
Zaintzak, erdigunera
Emakundek "zaintzak ikustarazteko, baloratzeko eta gizarte osoaren artean banatzeko" dei egin du aurten, "ordaindu gabeko zaintzak eta etxeko lanak aitortzeko eta baloratzeko".
Osasun egoerak baldintzatuta, polemika sortu da aurten mobilizazioak direla eta. Eusko Jaurlaritzatik "elkarretaratze jendetsuak egiteko unea ez dela" adierazi dute, baina Mugimendu Feministatik "arduraz jokatzeko" deia eginda, kalera irtengo direla ziurtatu dute.
Bailako deialdiak, herrika
Itaia emakume sozialisten antolakundeak ere deialdia egin du Martxoaren 8rako. Emakume langileon interesen defentsan lege burgesa borrokatu lelopean, "emakume langileen eguneroko miseria" lehen lerrora ekarri eta emakume langileen interesak oinarri izango dituen proposamenak garatzeko dei egin dute: "Lanean jarraitu behar dugu emakume langileon arteko elkartasuna eraikitzeko, gure bizi eta lan baldintzak hobetzeko, eta horretarako gaitasun politikoak garatu eta horiek antolakuntza komunistaren baitan txertatzeko". Hala, Deba bailarako Itaia taldeak mobilizazioa deitu du astelehenerako, Bergarako epaitegi aurrean, 18:00etan.
Era berean, Debagoieneko herri gehienetan deitu dute elkarretaratzea herrietako mugimendu feministetako ordezkariek.
18:00etan:
- Antzuolan
- Aramaion
- Aretxabaletan
- Leintz Gatzagan
18:30ean:
19:00etan: