Zinema eskaintza zabala prestatu dute Aramaion Martxoaren 8a ospatzeko

'Retrato de una mujer en llamas' filmeko irudia.

Martxoaren 8ko ekitaldi nagusia asteleheneko manifestazioa izango da. Horrez gain, egitarau zabala prestatu dute Aramaioko Mugimendu feministak, Itur-Zuri emakume elkarteak, Ikusiz gozatu zineklubak eta Aramaioko Udalak.

Astelehenean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egitarau zabala prestatu dute. Ekitaldi nagusia asteleheneko manifestazioa izango da: 18:00etan, kultura etxean.

'Zineziklofeminista'

Nabarmentzekoa da zinemak hartuko duen presentzia. Izan ere, Zineziklofeminista-ren barruan, hiru film eskainiko dituzte: horietako lehena domekan, martxoaren 7an, eskainiko dute: Retrato de una mujer en llamas, kultura etxean, 19:00etan. Martxoaren 14an, Carmen y Lola filma eskainiko dute, kultura etxean, 18:45ean; eta martxoaren 27an, Papicha filma, kultura etxean, 19:00etan.

Kafea eta zinema

Hiru film horiez gain, martitzenean, martxoaren 9an, zine-kafe emanaldia egongo da kultura etxean: 18:00etan, kafea hartuko dute, eta 18:30ean, La boda de Rosa filma ikusiko dute.

Martxoaren 13an, Tuppersex eta ipuin erotikoak emanaldia eskainiko dute Virginia Imazek eta Inma Merinok, 10:30ean; eta martxoaren 18an, Ama-alu-lur sorgin baten ametsak antzezlana eskainiko dute, kultura etxean, 19:00etan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.