Astelehenean, elkarretaratzea Olakuan eta manifestazioa plazatik abiatuta

Oihana Elorza Gorostiza 2021ko mar. 3a, 09:31
Pasa den urteko martxoaren 8an Oñatiko plazan.

Martxoak 8 da astelehena eta bi hitzordu daude iragarrita ordurako Oñatin: elkarretaratzea eguerdian Olakua auzoan emakume pentsiodunek deituta eta iluntzean manifestazioa plazatik abiatuta.

Dena aldatu sistema arrakalatu lelopean abiatuko da manifestazioa plazatik datorren astelehenean, martxoak 8, 19:00etan. Egun berean, baina eguerdian, 12:00etan, elkarretaratzea egingo dute Olakua auzoan herriko emakume pentsiodunek deituta.

Martxoak 8ari begirako egitarauko lehen ekintza, baina, gaur, eguaztena, dago: Irantzu Varelaren bakarrizketa zinema aretoan. Biharko zineklubean egun horri lotuta propio aukeratutako filma bat ikusi ahal izango da eta domekan, 20 emakume artisauk euren produktuak, lanak, jarriko dituzte salgai berdura plazan egingo den azokan.

Eta badira ekintza gehiago ere; agendan daude denak jasota.

Erlazionatuak

Martxoaren 8ko egitaraua, eguaztenetik aurrera

Oihana Elorza Gorostiza 2021 mar 01 Oñati

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak