Udalak eta Oñatiko Sare Feministak elkarrekin osatu dute aurten ere Martxoaren 8 egunaren bueltako egutegia. Batzuen eta besteen proposamenak aztertu eta egitarau bakarrean jaso dituzte, herriko beste eragile batzuen inplikazioarekin; zinekluba kasu.
Manifestazioa, plazatik abiatuta
Martxoko lehenengo bi eguenetako zineklubean emango dituzten filmak Emakumeen Nazioarteko Egunari begira programatutakoak dira.
Egitarauko lehen saioa, baina, hurrengo eguaztenean, martxoak 3, Irantzu Varelak egingo duen bakarrizketa izango da. Abenduan zen etortzekoa Varela, baina atzeratu egin zen saioa, egun batzuk aurretik eraso egin ziotelako; No hay matriarcado ni en el supermercado bakarrizketa egingo du zinema aretoan, 18:00etan. Beste ekitaldi guztiak hurrengo asteburutik aurrera egingo dituzte. Martxoaren 8an bertan, Olakua auzoan egingo dute eguerdiko elkarretaratzea herriko pentsiodunek, eta iluntzean, plazatik abiatuko da manifesta-zioa. Bezperan, emakume artisauen azoka egingo dute, berdura plazan. Jabetze Eskolako irakurketa taldeak proposatutako dokumental bat ere badator egitarauan hilaren 11rako, eta 17an, edertasun kanonei buruzko hitzaldia dago.
Filmak eta dokumentala ikusteko sarrerak udal webgunean sartuta hartu behar dira. Gainerako ekitaldiak doan dira, baina komeni da aurrez izena ematea, edukieragatik; udal webgunean hori ere. Informazio gehiagorako: berdintasuna@onati.eus edo 943 78 04 11.
Ekintza guztiak agendan daude sartuta.
Oñatiko udalbatzak otsaileko osoko bilkuran onartu zuen Martxoak 8ko adierazpen instituzionala.