Zapi moreak astinduko dituzte Martxoaren 8ko ekitaldietan

Maider Arregi

2020ko elkarretaratzea

Andramanuelak emakume taldeak eta Udaleko Gizarte Zerbitzuak elkarlanean, elkarretaratzea eta manifestazioa antolatu dituzte Martxoaren 8rako. Elkarretaratzea 12:00etan izango da plazan, eta manifestazioa 18:00etan hasita.

"Martxoaren 8an amantalak balkoietan jartzeko proposamena egiten diegu antzuolarrei, eta arratsaldeko manifestaziorako zapi more bat ekartzea", azaldu du Andramanuelak emakume taldeak.

Martxoaren 13an, 18:00etan, Torresoroan, Mirari Martiarenaren eta Idoia Torregarairen eskutik, Luze edo motz ikuskizuna izango da. Saioak euskara, berdintasuna eta genero ikus-puntua jorratzen ditu, eta askotariko gaiak taularatuko dituzte, hala nola hilekoa, emakumeen masturbazioa eta menopausia; betiere, umoretik landuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak