Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna Debagoienean

Itziar Larrañaga Sarasola 2017ko aza. 24a, 13:58

Azaroaren 25a, Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna dela eta, aldarrikapen eta ekimen ugari egongo dira Debagoienean. 

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren harira antolatutakoak herriz herri:

Arrasate
10:00-17:00 grafiti partehartzailea, Kalealdea kalean.
19:30 manifestazioa, kandelekin, Seber Altube plazan, Emakumeen Mundu Martxako Arrasateko Plataformak deituta.

Bergara
12:00. Elkarretaratzea plazan, Udalak antolatuta.
20:00. Akelarre feminista, Martxanterek deituta.

Oñati
13:00. Elkarretaratzea plazan: Zeuen ausentzia gure borrokarekin beteko dugu. Ekintza-omenaldia indarkeria matxistak jasandako emakumeei. Herriko sare feministak deituta.
19:30. Erradikalak gara ikuskizuna. Ane Labaka bertsolaria eta Beatriz Egizabal aktorearekin. Santa Ana antzokian.

Elgeta
13:00 Elkarretaratzea, plazan. Aurretik lore moreak egiteko tailerra plazan.

Antzuola
18:30. Antzerkia: Chavela Bragas.
19:30. Elkarretaratzea Herriko plazan. Ondoren poteo musikatua.
21:30. Luntxa Gaztetxean.
22:30. Kontzertuak Gaztetxea.

Aramaio
19:00. Elkarretaratzea plazan.

Aretxabaleta
09:00-14:00 eta 16:00-18:00. Autodefentsa feminista ikastaroa
19:00. Elkarretaratzea Herriko Plazan
19:30. Antzerkia: La máquina del Dueño Plataforma Tirante y Kely konpainiarekin. Ondoren, mokadutxoa

Eskoriatza
18:30. Elkarretaratzea
18:45. Dokumentala: Duma. Adingabeek jasaten dituzten sexu abusuei buruzko dokumentala.
Ondoren– Tertulia Maite de Iturrate, Clara Campoamor elkarteko abokatu penalistarekin solasaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak