Leintz Gatzagako Udalak eta Bideberrik antolatutako proiekzioan, indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak biltzen dituen lana ikusteko aukera izango dute gatzagarrek.
Sufrimendu gogorra
Iraganean indarkeria matxista bizi izan duten bederatzi emakumek asteburu bat elkarrekin emango dute landa-eremuan, eguneroko bizitzatik urrun. Askotariko adinak eta lanbideak dituzten emakumeak badira ere, gai dira hitzen beharrik gabe elkar ulertzeko. Indarkeria horren infernuari aurre egiteko izan duten adoreak elkartzen ditu, baita hortik bizirik irten izanak eta jasandako sufrimenduari zentzua eman nahiak ere. Gainera, beste emakume batzuen eta gizartearen esku jartzen dute euren bizitzako ibilbidea, biktimismorik gabe.
Helburua, gizarteratzea
Lan horren helburua da, testigantzen bitartez, indarkeriazko jokaerak aldatzea; zer dagoen horien atzean adieraztea, nola eragiten dien emakumeei, zein ondorio dituzten, eta zein ondorio izan ditzaketen helaraztea… Hala, gizartea ez delako jabetzen tratu txarrak jasan dituen pertsona bat nola sentitzen den, eta hori erakutsi nahi izan da.