Iñigo Altzola eta Sara Peña onenak Antzuolako 8 Miliak proban

Mireia Bikuña 2016ko ots. 14a, 17:47

Arrasateko korrikalariak lehia estua izan du Jon Iturberekin (Antzuola), Victor Amatriainekin (Zangotza) eta Asier Alonsorekin (Oñati), baina Irimorako igoeran lortutako abantaila nahikoa izan du Antzuolako 8 Miliak irabazteko. 1.07.27ko denbora egin du helmugan. Emakume azkarrena Sara Peña (Orio) izan da 1.32.17ko denborarekin. Guztira, 262 korrikalarik hartu dute parte.

Irimon, tontorrean, izan dute elur bustia korrikalariek. Bestela, espero baino eguraldi hobea izan dute. Baina, lokatza presente egon da ibilbide osoan. 13,8 kilometroetan eta bereziki egin du arriskutsu Irimoko jaitsiera. Hara heldu da lehen lekuan Iñigo Altzola. Atzetik, Amatriain eta Iturbe, eta atzerago Alonso. Minutu pasatxoko aldearekin heldu da tontorrera.

Beheranzkoan tartea asko murriztu dio Iturbek –jaisten abilezia duela erakutsi du beste behin–, baina ez da nahikoa izan garaipena lortzeko. Altzola ihes egindako zegoela ikusita, bigarren lekua eusten ahalegindu da antzuolarra.

Emakumeak

Bigarren aldiz parte hartu du Sara Peña orioarrak Antzuolako proban eta "pozik" bukatu du emaitzarekin. Igoeran lortutako abantaila apur bat galdu du jaitsieran. "Trebeagoa naiz igotzen", esan du. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Arkonada eta Uxua Barandiaran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak