Azken orduan, Victor Esteban errioxarrak Artolaren tokia hartu behar izan du Oñatiko partidan, gipuzkoarra gripeak jota baitago. Hala ere, Victorrek eta Albisuk gaizki hasi dute norgehiagoka, Ezkurdiak eta Barriolak 5-0eko partziala aise lortu dutelako.
Nafarroako bikoteak 11-4koa jarri du markagailuan, eta frontoian jaun eta jabe izan dira. Hala ere, akatsak bata bestearen atzetik etorri dira bi bikoteetan, eta 15-10koarekin Victor eta Albisu suspertu egin dira.
Orduan azaldu da neurketan Abel Barriolaren esperientzia, eta leitzarraren erregulartasunarekin, 20-1o markagailuan goitik jarri dira Aspekoak. Asegarceko bikotea aldea murrizten saiatu da, baina azken emaitza 22-14koa izan da Oñatiko Zubikoako pilotalekuan.
Emaitza honekin, Binakako Txapelketan buru-belarri jarraitzen dute Ezkurdiak eta Barriolak, laugarren postutik puntu bakarrera. Artolak eta Albisuk sailkatzeko aukerak izatenjarraitzen dute, baina pilota-averagea galdu egin dute nafarrekin.
Aurreko partida
Estelarraren aurreko neurketan, Mendizabal III.ak eta Erostarbek erraz gainditu dituzte Elordi eta Irusta bizkaitarrak (22-16). Partida hau ere, akatsek baldintzatu dute erabat.