Etxeko taldea markagailua irauli ezinik ibili da norgehiagoka osoan. 0-1 aurretik jarri da Bergara, eta berdintzea lortu arren (1-1), berriro aurreratu dira bergararrak (1-2). Azken emaitza 2-3koa izan da, eta Antzuolak erregional preferenteko sailkapeneko azken postuan jarraitzen du. Bergarak aurrerapauso garrantzitsua eman du goiko postuetan sendo jarraitzeko.