Parte hartze handia Santamasetako krosean

Julen Iriondo 2014ko abe. 14a, 17:11

270 korrikalari ingururekin –iaz baino 100 bat gehiago– jokatu zen atzo eguerdian Arrasaten, Santamas krosa. Arrasate Runners izan da kuadrilla onena mutiletan, eta Oinazkarrak nesketan. Bakarka, berriz, Beñat Arnaiz aretxabaletarrak irabazi du mutiletan, eta Ane Zabala arrasatearrak nesketan. Giro ederra izan da lasterketan, eta animoak ematen ere zale ugari.

Aurreikuspenak askogatik gainditu zituzten, eta zenbait korrikalari oparirik gabe –ardoa eta bestelakoak– geratu ziren. Pena apur bat bazuten antolatzaileek. Gainera, ez bakarrik bakarka korrika egiteko, talde modura ere beste urte batzuetan baino askoz gehiagok eman zuten izena, bai mutiletan eta bai nesketan.

Eta lasterketaren bueltan sortutako giro ederraren beste osagarria, jendea; jende ugari kale bazterretan, orain hemen eta hemendik pasatakoan hor, gertukoak eta gainerakoak animatzen. Herriko kaleetan egindako lau itzuliko lasterketak horretarako aukera ematen du.

Kutsu herrikoi handiko lasterketa izan arren, denak ez ziren, baina, goiza pasatzera –bakarrik– joan. Mutiletan, Antxintxika taldeko Beñat Arnaiz aretxabaletarra eta Xabier Luis oñatiarra laster nabarmendu ziren. Amaieran aitortu zuten kuadrilla arteko sailkapena ziurtatu nahi zutela, nahiz eta azkenean ez zuten lortu –bigarren izan ziren, Arrasate Runnersen atzetik eta Orixol taldekoak baino lehen–. Arnaizek bigarren itzulirako utzi zuen atzean Luis, eta hurrenkera horretan amaitu zuten; hirugarren, Iñigo Altzola arrasatearrak egin zuen.

Nesketan, alde handiagoak izan ziren lehenengoen artean, eta Ane Zabala arrasatearrak eroso irabazi zuen, Raquel Alonsoren eta Onintza Langaranen aurretik. Kuadrillaka, Oinakatarrak izan ziren nagusi, Rubixak gero, eta Erratzautoa hirugarren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak