Ondo hasi baina gaizki bukatu du Bergarako eskubaloi taldeak Bilbon

Oihana Elorza Gorostiza 2014ko abenduaren 14a

Gorputzaldi txarrarekin bueltatu ziren Bergarako eskubaloi taldekoek Bilbotik zapatuan. 25 eta 23 galdu zuten Escolapios taldearen aurka, baina lehen zatia zazpi goleko diferentziarekin bukatu zuten, Bergarakoen alde.

"Bigarren zatian ere ondo hasi ginen baina eurek defentsan aldaketa batzuk egin zituzten, eta ez genuen asmatu horri aurre egiten. Jokalariak gazteak dira eta partidua maldan behera doanean garrantzitsua da jokalari beteranoen esperientzia, baina baja askorekin joan ginen. Konfiantza faltagatik, aurretik jarri ziren eurak partidua bukatzeko bost minutu falta zirela, eta ezin izan genion buelta eman. Ea hurrengoa irabazten dugun", dio entrenatzaileak, Josetxo Muniategik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak