Sufrituta hartu du mendean MUk azken sailkatua (66-61)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2014ko abe. 13a, 20:07

Gaur Iturripen egon denak argi ikusi du EBA mailan garaipena garesti dagoela. Mondragon Unibertsitateak gogotik izerditu behar izan du azken sailkatua menderatzeko, Burgostik etorritako Grupo Santiago De Automocion taldea, hain justu. Eta hori aste zail bat ostean –itoginen ondorioz ezin izan dute ganoraz entrenatu– etxeko taldea oso ondo aritu dela, defentsan bereziki. Lehen bi laurdenetan kanpokoak izan dira nagusi (14-18/15-18) eta beraz, atsedenaldira galtzen heldu dira etxekoak. (29-36). Hala ere, hirugarren eta laugarren laurdenean (15-6/22-19) gehiago izan dira Josu Larreategiren mutilak. Amaieran, merezitako garaipena arrasatearrendako: 66-61. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak