"Oso partidu zaila izan da. Hiru golengatik galtzen joan ginen atsedenaldira. Bigarren zatia ondo hasi genuen eta markagailuan aurretik eta atzetik ibili ginen zati osoan. Azkenean, zuzeneko falta baten huts egin zuten eurek, eta geuk irabazi genuen partidua, puntu bakarragatik. Kepa Krutzetak ez zuen jokatu eta Kepa Isasmendik, berriz, lesionatuta jokatu zuen. Partidu gogorra izan zen eta pozik gaude", adierazi du Pablo Gartzia entrenatzaileak.
Bidasoa aurka Arrasaten
Datorren asteburuan Hondarribiaren aurka jokatuko dute Iturripen eta urtarrileko lehen asteburuan, bestalde, Euskadiko kopako finalerdia Bidasoaren aurka, etxean, Arrasaten.