"Ondo jokatu genuen eta defentsan oso ondo ibili ginen, primeran. Atakatzea falta izan zitzaigun", kontatu du Rebeka Sanchez jokalariak.
Partiduko bi zatiak, baina, berdinak izan ziren. Aloña Mendiko neskak galtzen hasi ziren baina azkenean hiru puntu goitik bukatu zuten lehen zatia. Bigarren zatiaren hasieran ere motel aritu ziren eta beranduegi indartu ziren. Azkenean bi puntugatik galdu zuten partidua. Datorren astean ere etxetik kanpo jokatuko dute, Urnietako taldearen aurka, hain zuzen ere.